EKKI
EKKIdetu zaitez ✨
Ezagutu EKKI, Euskal Kulturgileen Kidegoa! ✨
08/10/2025
Euskal Idazleen Elkarteak Mentoretza Literarioa egitasmoa abiatu zuen urte hasieran.
Datorren astelehenean, hilak 13, bizitakoaren berri emango digute EIEk antolatutako jendaurreko batean. Antxiñe Mendizabal editorearekin solastatuko dira Danel Lauzirika, mentoretua, eta, Irati Jimenez, mentorea. Mikel Ayllonek gidatuko du saioa, eta idazketa eta argitaratze prozesuaz galdetuko die.
Eguna eta ordua: urriaren 13an, 17:00etan.
Lekua: BBK sala. Lopez de Haro Kale Nagusia, 19-21. Bilbo.
Doakoa izango da, baina aforo kontuengatik izen ematea eskertuko lukete antolatzaileek: [email protected]
Haga clic aquí para reclamar su Entrada Patrocinada.
Categoría
Contacto la organización
Página web
Dirección
Agoitz Plaza, 1
Bilbao
48015