Basauriko Udala

Basauriko Udala

Compartir

04/06/2026

➡ 2014tik, 1.495 kasu artatu ditu Basauriko Udalaren bitartekaritza-zerbitzuak

• Bere helburua da herritarren arteko gatazketan bitartekaritza-lanak egitea eta elkarrizketa eta negoziazioa sustatzea, alderdiak ados jar daitezen epaitegietara iritsi beharrik gabe

Bitartekarien taldeak esku hartzen du bizikidetzaren alorrean udalerrian ematen diren gatazketan; bereziki, jabeen erkidegoetan. Lehenengo eta behin, gatazkak sortutako egoeraren diagnosia egiten dute, eta, gero, adostasuna bilatzen saiatu, eta balizko irtenbideak proposatzen dituzte. Alderdi biak bat badatoz, hitzarmena sinatuko dute, bitartekaritza-itun batekin, zeinaren bidez gatazka adostasunetik konpontzeko konpromisoa hartuko baitute.

2014 eta 2025 artean, urtean 125 kasu artatu dituzte, batez beste. Gatazken nolakotasunari d**okionez, gehienak lotuta daude eremu komun eta pribatuen erabilerarekin (% 36,8), hau da, jabeen erkidegoetan partekatutako guneen (atariak, eskailerak, patioak edo garajeak) erabilera, zaintza edo kudeaketarekin. Zaratak (% 34,5) izan dira gehien artatutako bigarren arazoa; eta, neurri askoz txikiagoan, elkarbizitzaren alorreko beste kontu batzuk: maskotak, usainak, berankortasuna…

Oso positiboa da, era berean, itxitako eta konpondutako kasuen balantzea. Hamabi urte hauetan zehar, kasuen % 63,6 itxi dituzte, eta, horietako % 64,18, konpondu ere egin dira. Konpondu gabeko kasuek zerikusia izan ohi dute alderdiren batek parte hartzeko izandako borondate-faltarekin, harremanetan jartzeko zailtasunekin edo oso errotuta dauden gatazkekin, non alderdiak ez diren batere malguak.

Zerbitzu horretara joan nahi dutenek eskaera egin dezakete Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ), telefonoz (94 466 63 02) edo posta elektronikoz ([email protected]). Eskaera jaso eta gero, bitartekariak interesdunarekin harremanetan jarriko dira, hitzordua finkatzeko.

Zerbitzua udaletxean bertan d**o. Arreta presentziala ematen dute astearte, ostegun eta ostiraletan, 08:00etatik 15:00etara, eta, kasua zer-nolakoa den, arratsaldez ere jardun dezakete, behar izanez gero.


Asier Iragorri Berta Montes

¿Quieres que tu organización sea el Servicio Gubernamental mas cotizado en Basauri?
Haga clic aquí para reclamar su Entrada Patrocinada.

Dirección


Kareaga Goikoa, 52
Basauri
48970

Horario de Apertura

Lunes 08:00 - 20:00
Martes 08:00 - 20:00
Miércoles 08:00 - 20:00
Jueves 08:00 - 20:00
Viernes 08:00 - 20:00